miércoles, 7 de diciembre de 2016

Montauban-eko proiektuaren azken ematea



Azken egun hauetan lan asko egingo genuela espero zuten Jon eta Ibonek. Intentzio horrekin iritsi ninzen etxera ostiralean, baian igandean sukarrarekin esnatu nintzen, eta atzo arte ez naiz pantaila batera hurbiltzeko gai izan.

Amorrua ematen dit, azkenaldian faltan bota izan dudan lan egiteko gogoa berreskuratzen ari nintzelako, baina hurrengo baterako izan beharko da...

viernes, 14 de octubre de 2016

Albi - Amaierako gogoetak

Ariketa hau maketarekin pentsatzen hasteko helburua zuen, baina konturatu gabe betiko moduan hasi nintzen; marrazten. Hasierako marrazki horiekin aurretik nekiena konfirmatu nuen: kuadriklatuegia naiz.

Eman nituen lehen urratsetan proiektuko ideia nagusia garatzen saiatu nintzen, hau da, plaza erraldoi desatseginaren eskala goxotzen. Konturatu gabe sare karratu batetik hasi nintzen, eta gauzak probatzen nituen bitartean angelu zuzenetatik ateratzea ez zitzaidan buruti ere pasa. Ez dut arazorik angelu zuzenetatik ateratzeko, baian behin horiekin hasita aldatzeko borondatea falta zait, eta unian sartu nintzenetik egin ditudan ariketetan ikusi dut hori.

Ariketaren inguruan, gustora hasi nintzen lanean, baian ez dut beste proiektu batzuekin bezain ondo pasa, eta emaitzan nabari dut (ez dut hasierako ideia nahi nuen haina garatu); no me lo he pasado pipa :(


jueves, 13 de octubre de 2016

Albiko Proposamenak II


Hasierako ideia berbera beste ikuspuntu batetik aztertuz, hurrengoa galdetu nion neure buruari: "Plazako eskala txikitu nahi badut, zergatik ez plaza osoarena?" Hori da, hain zuzen ere, azken proposamen honetan panteatu dudana.


Hasierako planoak antolatzeko erabili nuen sarea zabalduz inguru osoa hartzea erabaki dut. Beste aldaketa nagusi bat plano "gurutzatuak" diren altuera ezberdinetako moduluak erabiltzea izan da.


 Inguruan modulo altuak edo baxuak izanda katedraleko presentzia nagusitu edo gutxitzen da.

Jarraian, kale batetik plazara sartzean katedralak jasango duen nagusitasun galtzea nabarmentzen da.

Lehen                                        Ondoren

miércoles, 5 de octubre de 2016

Albiko proposamenak

Katedralarn plaza bisitatzean zerbaitek funzionatzen ez zuelaren sentsazioa izan nuen. Eraikinera hurbildu bitartean, "en tierra de nadie" sentitu nintzen. Monumentoak ondo ikusteko plazak irekitzea hirigune historikoek duten eskala atsegina galtzea ekarri du, eta pertzepzio hori berreskutatzea izango da nire proposamenaren funtsa.


Programak areto bat eta erakusketa batentzako pabilioia eskatzen badu ere, espazioaren konfigurazioan zentratuko naiz lehenik. Hirigune zaharren kaleak "berreskuratzeko", tamaina ezberdinetako planoak erabiliko dira.
Kokapenaren inguruan, egun existitzen diren kale atsegin horien jarraipen modura aurreikusten dut proposamena. 


Inguruko kaleetatik plazara hurbiltzean lortzen diren ikuspegi zuzenak oztopatu eta zeharkako ibilbideak proposatzen dira, Katedrala bere osotasunean ikusteko momentua atzeratuz.



miércoles, 28 de septiembre de 2016

ZER DA ATLAS BAT?

"El Atlas propone una cartografía abierta, regida por criterios propios, de límites semánticos difusos (a menudo rayando en obsesiones personales), siempre abiertos, a sucesivas ampliaciones de campo o contenidos.

El Atlas no es en ningún caso un catálogo. El catálogo propone una sistematización ordenada de un universo acotado a partir de unos criterios fijos previamente establecidos (de ahí, la frecuente crítica a determinados catálogos como “incompletos”). El Atlas, por el contrario, es por definición necesariamente incompleto, una red abierta de relaciones cruzadas, nunca cerrado o definitivo, siempre ampliable a la incorporación de nuevos datos o al descubrimiento de nuevos territorios. El Atlas constituye un Work in Progress stricto sensu.

No se lee un Atlas de manera secuencial, como un tratado o una novela; ni siquiera se lee desde una búsqueda sistémica, como se haría en un catálogo. La lectura del Atlas es abierta, adireccional, indeterminada: cada información, cada imagen, nos lleva a otras nuevas, a menudo de naturaleza muy diferente, y en cuyas correspondencias, lejos de basarse en analogías conceptuales o jerarquías semánticas, yacen a menudo profundas relaciones subconscientes, espontáneas, difíciles de determinar a priori. La lectura de un Atlas constituye una auténtica deriva situacionista."


Testua irakurri baino lehen, Atlas bat haurra nintzenean ezagutu nuen marrazkiz betetako liburu potolo eta aspergarria zen. Orain, informazioa bildu eta subjetiboki egituratzeko tresna bihurtu da. 

Bereziki atsegin dut subjetiboa izatea; informazioa nire ikutu pertsonalarekin antolatzeak askatasuna ematen dit, eta horrek, ondo pasatzeko aukera, emaitza erakargarriagoa lortuz.


Memoriaren kartografiak, testu osoa: