viernes, 22 de diciembre de 2017

PAU - Work in progress


Badirudi eskarmentatzen ez dudala. Azkenaldian kostatu egin zait proiektuan lan egitea, eta oooooooso berando jarri naiz lanean. Nahiz eta familiren inguruko gauzak pasa diren ez dut inongo aitzakirik, eta ez dut aitzakirik bilatu nahi.

Oporretan eta azterketa garaian proiektua lantzen jarraituko dut, nahiz eta notan eraginik ez izan; proiektu hau gustatu zait eta orain hasi naiz disfrutatzen (badakit, berandu). Produkzioa aurrera doan heinean blogera igoko itut egiten ditudan planoak, ebaketak edo eskemak, faszikulo moduan (orain arte egin ez dudana, por zierto).

Barkatu orain hain lan kaskar eta amaitu gabea entregatu izana, hurrengo lauhilekoan chip-a aldatzen saiatuko naiz.

Urte berri on eta ondo pasa oporrak.

jueves, 23 de noviembre de 2017

viernes, 22 de septiembre de 2017

Bienala prestatzen

Gure taldea -Ander Barreda, Irati García, Mikel Monedero- Donostiako mugetan zentratu da batez ere, 2050 urteko egoeran jarriz. Emango diren aldaketa klimatikoen gainean hausnarketa arkitektoniko bat egin ondoren, Donostiako kostaldean egin diren hainbat proiektu plazaratuko dugu (paseo berriaren moldaketa, Haize-Orraziaren arrastoen kontserbazio lanak, hondartzen desagerketa, dikeak itsasoan, etab).

Hasierako tanteoak kostaldean


Guzti horretarako, erabiliko dugun formatoa egunkari baten portada izango da, 2050. urteko berriak argitaratuz. Kontestu horretan hiriak jasango dituen aldaketa bortitzak barneratuta izango dira, beraz, berrien gai nagusiak beste batzuk izango dira baina beti ere kontestua galdu gabe.

Proiektu posiblea eta honen "argitaratzea"

Erreferentziak:
- Alvar Aalto - Turun Sanomat eraikina
- El Mundo Today - aldizkari digitala (http://www.elmundotoday.com/)

miércoles, 8 de febrero de 2017

Zaldibiko Atlasa - Hausnarketak

Atlasaren atal ezberdinak prestatu genituen taldeak bildu eta ikuspuntuen trukaketa-saioa egin genuen aurreko ostiralean, hurrengo gaiak gehien jorrati zirelarik:

Denbora

Denbora-tarte handian zein txikian garatu daitezkeen estrategiak aipatu genituen, baina aldaketak berehalakoak ez direla izango adostu genuen. Herriak berak abian jartzen dituen prozesuak denbora behar dute gauzatzeko, eta proposatzen ditugun interbentzioak antzeko egoera izango dute.

Aktibitatea

Hainbat gai ezberdinetan agertu zitzaigun kontzeptu hau. Herrira "turismo jasangarria" ekartzea izan zen aipatutako helburu bat, herrira Bilore martxan zegoen garaiko "bizia" komertzioetara eta kalera bueltatu zedin. 
"Puntu beltzak" non zeuden eta nola konpondu zitezkeen eztabaidatu genuen, eta azkenean aktibitatearen bidez konpontzea egokiena zela ikusi genuen (zabalik dagoen komertzioa, jendeak maiz erabiltzen dituzten bideak, ...)

Industria

Zaldibiko sarreran kokatzen den industrialdea sarritan aipatu genuen. Zergatik utzi ziren lursailik lauenak (etxebizitzak eraikitzeko aproposenak) nabe industrialak egiteko? Bizitegitik gertu kokatu daitezkeen industriak Bilore dagoen orubean kokatuz herriko sarrera libratu daiteke, era aldi berean herriko komertzioak betetzeko aukera ematen du.

Natura

1. Sektorea oso garrantzitsua izan zen Zaldibin industria agertu zen arte, eta gaur egun naturarekiko duen erlazioa asko aldatu da. Paisaia produktiboa nekazal lurrak izatetik baso izatera (orokorrean) pasa dira, eta mantendu diren baserrietako jabeen zahartzea ematen ari da. 
Baserrien jabe zaharrak herrira edo herritik gertuago mugitzea proposatu genuen, eta jende gaztea baserrietara joatea trukean. Horrela, herrira jaistea errazten da, eta gazteei esperientzia-transmisioa gertatzea errazten du.

lunes, 30 de enero de 2017

Taier Bateratua Zaldibin - Hasierako ideiak

Zaldibi inguruko informazioa bildu eta gero beste pauso bat emango dugu: herriko prozesuen egoitza izano den pabilioi bat Santa fe kaleko belardi batean. Pabilioi horrek biltzarrak egiteko, egiten diren lanen artxiborako eta emaitzen erakusketarako beharrak aseko ditu. Nola lortuko dugu hori, baina?



Goiko argazkiaren ezkerraldean pabilioia osatuko duten elementu nagusiak agertzan dira ezkerraldean: egurrezko panelak eta kartoizko tutuak. 

  

Elementu horiek oinarritzat hartuko dituzten filtro eta itxitura motak aztertzen ditugu argazkiaren goiko eskuinaldean; erlazio bisuala baina pasabiderik gabe, panel mugikorrak erabiliz pasabideak irekitzen dituzten paretak, ...


Pabilioiaren "ideia" definituko dugu orain. Orubea eta ingurua aztertzuz hasiko gara: Santa fe Zaldibiko kale nagusia da, eta gure belardia herriko bihotzetik (plazatik) oso hurbil dago kokatua. Horrez gain, eskolak eta haurrentzako parke batek eratzen duten mendebalde-ekialde ardatzean aurkitzen da. Faktore hauek kontuan izanda, bi guneetan banatu dezakegu pabilioia: 1.gunea (berdea) esposaketa gune bezala erabiliko da, oinezkoen pasagune nagusi baten ondoan, eta 2.gunea (urdina) bilerak eta artxibategi erabiera izango duena, hegoaldean. Guneen artean pasabide estalia planteatzen dugu, umeak eskolatik irteten direnean parkera joateko bide zuzena sortuz (gurasoak bertatik pasatzen direnean erakusketa ikusteko aukera izang dute). Amaitzeko, dorre bat planteatzen dugu iparraldean, funtzio bikoitza izango duena: alde batetik, esposaketa gelaren espazioa berezia egingo du (altuera handia, argiztapen zenitala, ...), eta bestetik, herriko puntu askotatik ikusi daitekeen Bilore fabrikaren dorreari "konpetentzia" egingo dio (Zaldibiko suspertzearen sinbolo izango den dorrea).