viernes, 14 de octubre de 2016

Albi - Amaierako gogoetak

Ariketa hau maketarekin pentsatzen hasteko helburua zuen, baina konturatu gabe betiko moduan hasi nintzen; marrazten. Hasierako marrazki horiekin aurretik nekiena konfirmatu nuen: kuadriklatuegia naiz.

Eman nituen lehen urratsetan proiektuko ideia nagusia garatzen saiatu nintzen, hau da, plaza erraldoi desatseginaren eskala goxotzen. Konturatu gabe sare karratu batetik hasi nintzen, eta gauzak probatzen nituen bitartean angelu zuzenetatik ateratzea ez zitzaidan buruti ere pasa. Ez dut arazorik angelu zuzenetatik ateratzeko, baian behin horiekin hasita aldatzeko borondatea falta zait, eta unian sartu nintzenetik egin ditudan ariketetan ikusi dut hori.

Ariketaren inguruan, gustora hasi nintzen lanean, baian ez dut beste proiektu batzuekin bezain ondo pasa, eta emaitzan nabari dut (ez dut hasierako ideia nahi nuen haina garatu); no me lo he pasado pipa :(


jueves, 13 de octubre de 2016

Albiko Proposamenak II


Hasierako ideia berbera beste ikuspuntu batetik aztertuz, hurrengoa galdetu nion neure buruari: "Plazako eskala txikitu nahi badut, zergatik ez plaza osoarena?" Hori da, hain zuzen ere, azken proposamen honetan panteatu dudana.


Hasierako planoak antolatzeko erabili nuen sarea zabalduz inguru osoa hartzea erabaki dut. Beste aldaketa nagusi bat plano "gurutzatuak" diren altuera ezberdinetako moduluak erabiltzea izan da.


 Inguruan modulo altuak edo baxuak izanda katedraleko presentzia nagusitu edo gutxitzen da.

Jarraian, kale batetik plazara sartzean katedralak jasango duen nagusitasun galtzea nabarmentzen da.

Lehen                                        Ondoren

miércoles, 5 de octubre de 2016

Albiko proposamenak

Katedralarn plaza bisitatzean zerbaitek funzionatzen ez zuelaren sentsazioa izan nuen. Eraikinera hurbildu bitartean, "en tierra de nadie" sentitu nintzen. Monumentoak ondo ikusteko plazak irekitzea hirigune historikoek duten eskala atsegina galtzea ekarri du, eta pertzepzio hori berreskutatzea izango da nire proposamenaren funtsa.


Programak areto bat eta erakusketa batentzako pabilioia eskatzen badu ere, espazioaren konfigurazioan zentratuko naiz lehenik. Hirigune zaharren kaleak "berreskuratzeko", tamaina ezberdinetako planoak erabiliko dira.
Kokapenaren inguruan, egun existitzen diren kale atsegin horien jarraipen modura aurreikusten dut proposamena. 


Inguruko kaleetatik plazara hurbiltzean lortzen diren ikuspegi zuzenak oztopatu eta zeharkako ibilbideak proposatzen dira, Katedrala bere osotasunean ikusteko momentua atzeratuz.