miércoles, 8 de febrero de 2017

Zaldibiko Atlasa - Hausnarketak

Atlasaren atal ezberdinak prestatu genituen taldeak bildu eta ikuspuntuen trukaketa-saioa egin genuen aurreko ostiralean, hurrengo gaiak gehien jorrati zirelarik:

Denbora

Denbora-tarte handian zein txikian garatu daitezkeen estrategiak aipatu genituen, baina aldaketak berehalakoak ez direla izango adostu genuen. Herriak berak abian jartzen dituen prozesuak denbora behar dute gauzatzeko, eta proposatzen ditugun interbentzioak antzeko egoera izango dute.

Aktibitatea

Hainbat gai ezberdinetan agertu zitzaigun kontzeptu hau. Herrira "turismo jasangarria" ekartzea izan zen aipatutako helburu bat, herrira Bilore martxan zegoen garaiko "bizia" komertzioetara eta kalera bueltatu zedin. 
"Puntu beltzak" non zeuden eta nola konpondu zitezkeen eztabaidatu genuen, eta azkenean aktibitatearen bidez konpontzea egokiena zela ikusi genuen (zabalik dagoen komertzioa, jendeak maiz erabiltzen dituzten bideak, ...)

Industria

Zaldibiko sarreran kokatzen den industrialdea sarritan aipatu genuen. Zergatik utzi ziren lursailik lauenak (etxebizitzak eraikitzeko aproposenak) nabe industrialak egiteko? Bizitegitik gertu kokatu daitezkeen industriak Bilore dagoen orubean kokatuz herriko sarrera libratu daiteke, era aldi berean herriko komertzioak betetzeko aukera ematen du.

Natura

1. Sektorea oso garrantzitsua izan zen Zaldibin industria agertu zen arte, eta gaur egun naturarekiko duen erlazioa asko aldatu da. Paisaia produktiboa nekazal lurrak izatetik baso izatera (orokorrean) pasa dira, eta mantendu diren baserrietako jabeen zahartzea ematen ari da. 
Baserrien jabe zaharrak herrira edo herritik gertuago mugitzea proposatu genuen, eta jende gaztea baserrietara joatea trukean. Horrela, herrira jaistea errazten da, eta gazteei esperientzia-transmisioa gertatzea errazten du.