3. Proiektua (Logela)

(Nere logela osotasonean ulertzeko lanerako gela ere azaldu behar dela uste dut)

Logelaren sarreratik ateratako argazkia
(Litera paretaren kontra dago)



Aurreko argazkian ikusten den atetik ateratako
argazkia; ikasteko eta lanerako espazioa


Nire logela ez da oso handia, eta anaia txikiarekin konpartitzen dut. Sartu eta berehala, eskuinean, paretaren kontra, litera dago. Ezkerreko paretean, bi komoda eta pertxero bat daude. Nahiz eta komoda bat nirea den, anaiak ere erabiltzen du. Lanerako lekurik ez dagoenez, egongelako zati bat erabili genuen beharreko espazioa lortzeko. Nire logelako ezkerreko paretan ikusten den atetik edota egongelatik sartu daiteke. 

Badakit logelaren deskribapen hutsa egin dudala, baina ez da espazio berezia nire bizitzan; bertan lo egiten dut, lo gutxi egiten dudanean bertan siesta botatzen dut eta gaixorik nagoenean (sukarra edo horrelako zerbait) logelan egoten naiz. Baina ez segurtasuna ematen didalako, horretarako erabiltzen dudalako baizik. Bihar logelaz aldatuko banintz, ez nuke logela zaharra faltan botako.

Lanerako "gelan", lan egiteaz aparte, ordenagailua erabiltzen dut aisialdian (pelikularen bat ikusi, ...), klaseko estresetik aldentzeko. 

Laburbilduz: logela lo egiteko eta atseden hartzeko erabiltzen dut (ez dut ezta apaindu ere egin) eta lanerako gela lan egiteko eta estresetik libratzeko. Beste edozein gela batean hori guztia egiterik izango nuke, horretarako egokia balitz.


Irakurtzeko aukeratu dudan liburua "El elogio de la sombra" da, Junichiro Tanizaki-rena.



Behin behineko oina

Bolumen garantzitsuenak
  
Beste ikuspegi bat


Azken Emaitza





Planoak
(Badakit argazkiak ez direla ondo ikusten, baina originalak ondo ikusten dira)
 1. orria

2. orria

 Planta

 Ekialdeko paretaren ebaketa (1)

 Mendebaldeko paretaren ebaketa (2)

Iparraldeko paretaren ebaketa (3)

Hegoaldeko paretaren ebaketa (4)

Erdialdea (komoda, liburuentzako apalak, kakalekua) eta xehetasunak


No hay comentarios:

Publicar un comentario