viernes, 2 de marzo de 2018

Martutene - Erreferentziak

Krisi sortzaile baten erdian Lacaton & Vassal arkitektoen proiektu pare bat aurkitu nituen, nere proposamena aurrera eramaten lagundu dezaketenak. Hauek azaldu baino lehen, nire ideia zehaztuko dut.

Aurreproiektua - ideia


Proiektu honekin Martutenek urarekin (ibaiarekin) zuen erlazio estua berreskuratu nahi da, uholdeak ekiditen diren aldi berean. Horretarako, ibaia futbol zelaiaren iparraldeko erdiraino sartzea baimenduko da. Uholdeak daudenean uraren maila kontrolatzeko sestra ezberdinak baliatuko dira.
Programaren zati handi bat zubi funtzioa izango duen eraikin batek hartuko du. Behe solairuan kalea kokatuko da, lehen solairuan tailerrak, lantegiak eta espazio partekatuak kokatuko dire batez ere, goiko solairuetara hedatzeko aukera izanik. Gainerako solairuetan mota ezberdinetako egoitzak (behin beinekoak, behin betikoak, baratza urbanoa dutenak, espazioak partekatzen dituztenak), ekipamenduren bat (haurtzaindegia) eta gune komunak kokatuko dira. Baratza gehiengoak eraikinaren azpiko soroetan planteatuko ditut, nahiz eta zona inundagarria izan (urtean 2 edo 3 aldiz egongo da ura bertan, ta egipziarrek egiten zuten antzera erabili dezakegu soroen lurra era natural batean berriztatzeko).

"Zubi-eraikina"-ren eraikuntza zertxa handietan oinarrituko da; kalea zertxa hauetatik zintzilik eta lurrean bermatuko diren zutebe finen gainean kokatuko da. Zertxaren horizontaltasunari kontrajarriz bolumen lerdenagoetan kokatuko da izaera pribatuagoa duen programa.

Project Lacoste, Dakar - Lacaton & Vassal (2006/2017)

Proiektu honetatik atentzio deitu didana erabilera ezberdinen antolaketa da; lehen solairuetan erabilera komertzialak kokatzen dituzte, kalearen bestaldeko merkatu tradizionalarekin harremanetan jarriz, eta hurrengo solairuetan (dorre edo bloke itxurako bolumenean) hotela eta etxebizitzak.

Beheko gne komertzial irekiak kalearekin eta bertako gertakizunekin erlazio sakona duen bitartean, erabilera pribatuagoak txertatzen ditu. Nire gustorako programa franja nabariegietan banatzen da, baina hasteko balio izan zait. Gaur egun eraikitzen ari dira.

Proiektuari buruzko informazio gehiago:
2G Libros Books, Lacaton & Vassal, Spain, 2007, English - Spanish, Editorial Gustavo Gili
https://www.lacatonvassal.com/index.php?idp=45#

Little Hamburg Hybrid Housing - Michael Sapko, from Lublin, Poland


Proiektu honen ebaketak Martuteneko programa antolatzeko era argia eskaini dit; pieza horizontal  publikoa, erabilera pribatuagoak dorre itxurako bolumenetan partekatzen direlarik. Eraikin masibo baten irudia ekiditen da, erabilera ezberdinak elementu berean bateratzen diren bitartean. Lehiaketaren 2. saria irabazi duen proiektua izan da.

Proiektuari buruzko informazio gehiago:

Maison, Dordogne - Lacaton & Vassal (1997)

Proiektu honetatik hartu dudan ideia negutegi moduko tarte espazio estaliena izan da. Etxebizitza honetan espazio ezberdinak banatzen dira; eguneko espazioak eta logelak patio estali baten bidez banatzen dira. Honek, Fatxadetako leiho sistemekin batera, urteko urtaro ezberdineatan etxeko gelak girotzeko aukera ematen dute. Malgutasun hori oso interesgariia iruditu zait, eta eraikin barneko baratzak kokatzeko erabiliko dut.

Proiektuari buruzko informazio gehiago:
2G Libros Books, Lacaton & Vassal, Spain, 2007, English - Spanish, Editorial Gustavo Gili


No hay comentarios:

Publicar un comentario