jueves, 1 de marzo de 2018

El nuevo ecosistema productivo: fabricación personal, distribuida y abierta - Komentarioa

Teknologiak inpaktu handia izan du gizakiaren bizitzan betidanik. Berrikuntzak gende kopuru handi bati irisgarriak bilakatzen direnean ematen da salto nabari bat, azken urteetan bizi izan dugun smart-phone-en agertzearekin, adibidez. Gure artean komunikatzeko era aldatu dute sakeleko mugikor berriek, ezin dugu hori ukatu. Komunikatzeko erraztasunak komunitate berriak sortzeko aukera ekarri du, baina ez orain arteko eredu lokal klasikoan soilik; munduko edozein punturekin jarri gaitezke harremanetan.

Erreztasun horiek baliatzean oinarritzen da Fabbers-en ideia: berrikuntzak, produktuen erabilera berriak, esperientzia pertsonalak, ... Informazioa partekatu eta ideien/produktuen feedbak-a eskaintzen duten komunitate berriak sortzen ari dira, Fabers-ak sortzen ari dira, baina gure hiriek ez dute eskaintzen talde berri hauentzako azpiegitura egokirik oraingiz, gizarte modelo zaharrago batean oinarritzen baitira. 

Orain arte industria hirigunetik aldendu da, produkzioa aldenduz eta desplazamenduak eraginez (kotxean oinarritutako gizartean bizi garela gogoratu behar dugu). Hirian bertan espazio produktiboak berreskuratu beharko lirateke, kolaboratzeko espazioak berreskuratu beharko lirateke, antzinako gremieoen antzera elkarlana sustatuz eta jende sortzaileari horretarako egokia den ingurunea eskainiz.

Fab Lab sareak martxan jarri nahi du proiektu hori Bartzelonako hirian, etorkizunean Espainiako eta munduko beste hiriekin kontaktuan jarriz, sormenerako sare globala planteatuz. Orain arte izan dugun hiritarraren pertzepzioa aldatu behar da, ez bai gara kontsumista hutsak; produzitu dezakegu, eta horretarako komunikatzeko plataforma (Internet) egokiak behar ditugu. Hiria sozializatzeko eta informazioa partekatzeko espazio bezala berreskuratu behar dugu, baina horretarako honen transformazioa beharrezkoa da. 

Beharrezkoa al da hiriaren transformazio fisikoa proiektua aurrera eramateko? Zer nolako azpiegitura behar dute Fab Lab-ak, lokalak? Aretoak? Eraikin osoak? Nire iritzia bestelakoa da. Fab City-a lortzeko azpiegitura nagusiena hiritarrak dira. Hiritarrik gabe ezin da komunitaterik sortu, eta guri dagokigu horretaz jabetzea. Behin Fabbers-ak sortu diren hriak espazio fisikoa eskaikiko die, hasierako faseetan gutxienez. 


Erreferentzia testua:

No hay comentarios:

Publicar un comentario